XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kultura Saila

Abenduaren 19ko 166/95 FORU DEKRETUA, 1995.eko ekitaldian zehar udalezgaindiko kultura jardueretarako erabiltzeko dirulaguntzen emakidari buruzko arautegia ezartzen zuen maiatzaren 2ko 25/95 Foru Dekretuan finkatutako aurrekontu-muga aldatuz.

Bizkaiko Foru Aldundiak, bere Lurralde Historikoan egin daitezen kultura jarduerak arlo ezberdinetan zaindu eta babesteko betebeharra hartu du bere gain, bere gizartean gerta daitezen udalezgaindiko saio eta ekinbideetarako dirulaguntzak emanaz, ekinbide mota horretako jardueren bitartez jakin dakielako Bizkaiko elkarte sarea sendotu egingo dena, eta horregatik onartu zuen maiatzaren 2ko 25/95 Foru Dekretua, baina hasieran horretan oharteman ziren zenbatekoak aldatzea komeni dela ikusirik, beharrezkotzat jotzen da horretarako legezko bidea tramitatzea.